XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bapo eserita, edari botillak ankatartean ta amarretakoa lasai jaten ari zala, lantegiko zuzendariak arkitu zun, baita ere aurpegi eman.
Fidel Olanok, agoa bete janariz aitzeki-maitzeki: - Ez dio ajolik, jauna.
Den-dena etxetik ekarria det.
Gure parrokitako abeslarien oiturari jarraituz, Tolosakoak ere Meza Nagusietako itzaldian asieran, alde egiten dute.
Kanpantorreko iskalleretan, ba dute orretarako batzoki berezia.
Sermolaria sutsu ari zan bitartean, kantoreak eztabaidan daude: Budiña ondoen nola prestatu diteken.
Kezka bukatzeko, gai ori buruz galdetzen diote
Tolosan garai bat zan, Zerua, Inpernua eta Purgatorioa ostatuak, ezagunak ziran.
Manuel Ormazabal zan Inpernu ostatuko jabea.
Jenio bizikoa eta maiz, edozeiñen aurrean, errietan ekiten zion emazteari.
- Ori ez zeok ondo
- Ba liteke. Baña ik ez al dek emaztearekin beñere erritan egin?.